Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

detektatu, detekta, detektatzen 1 du ad zerbaiten presentzia hauteman.

Planetaz gain, ordea, izotz partikulak ere detektatu ditu teleskopioak.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Metalak detektatzeko sistema batekin ere egin zuten topo.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Antzinako gure arbasoentzat hil edo biziko kontua zela, askotan, soinu arrotzak detektatu eta kokatzeko ahalmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Zianuro-ihesak detektatzeko sistema bat ere badutela dio horren inguruan enpresak.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Faxistek Gure Gizonaren irratia detektatu izana ere posible da.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 147. orr.

Lurrikarak detektatzeko erabiltzen diren sismografoek bezala jokatzen dute egitura horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Oso erraz detektatzen da glukosa gernuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Iturri isotopiko batek bidalitako gamma erradiazioa hezurrean zehar igaroarazi eta distira-neurgailu baten bidez detektatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Argi ultramorea detektatzeko gauza den Galaxy Evolution Explorer (Galex) sateliteari esker egin dute aurkikuntza.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Begian, automatikoki doitzen dira argiarekiko sentikortasuna eta xehetasun txikiak detektatzeko gaitasuna, unean uneko baldintzen arabera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Foku patologikoa detektatzeko eta behaketa teknikak erregistratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Gezurrak detektatzeko amerikarrek asmatutako tramankulu berri bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 110. orr.

Gizartearen gorrotoa detektatzen ikasi nuenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 118. orr.

Sistema horrek iruzurrak detektatzeko balio ez duela ikusi da, ikerlarien zintzotasunean oinarrituta baitago.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Animalia batek, gorputzeko tenperatura gehiegi hozten ari zaiola detektatzen duenean, giharrak mugimenduan jartzen ditu, ariketa horren bidez energia sortu eta berotzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Egiazko behar eta premiak zein diren detektatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-16

Mutazio bat detektatzen badugu, garbi esan dezakegu pertsona horrek familiako hiperkolesterolemia duela.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Urraketak non eta zergatik gertatzen diren detektatzeko eta politika eraginkorrak ahalbidetzeko, urraketa horiek eperik laburrenean desager daitezen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

3 (pertsonengan)

Nire gorputz osoa pertsona hura bakarrik detektatzeko programatuta egongo balitz bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.

Gu ideia nazionalsozialistetara zorrotz lotzea izaten zen haren lana, baina baita gure artean egon zitezkeen infiltratuak detektatzea ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Nabilen lekuetan emakume interesgarri baten presentzia detektatzen dudanean hobeto sentitzen naiz, ez hain bakarrik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Maitale krudelak amoros inozo eta koitaduari igartzen dion moduan, halaxe detektatzen dute ikasleek irakasle bat noiz den hasi berri esku-txuri asmo onekoa, hartaz trufa, iseka eta ahalik burla gehien egin ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Osakidetzak azkeneko zortzi urteetan bularreko minbizia atzeman die 2.140 emakumeri, gaitza aurrez detektatzeko 1995. urtean martxan ipinitako ekimenari esker.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Ordubetean gizonezkoen antzutasuna detektatzen duen testa sortu dute.  Berria - Gaiak   2006-01-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

detektatzeko eta (4); detektatzeko gai (3); detektatzeko sistema (3); detektatzen da (3); gaitza detektatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus