Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

detektagailu (ETCn 928 agerraldi) 1 iz ikusten ez den zerbait detektatzeko gailua. ik detektore.

Alarma sinpleak, detektagailu bolumetrikoak, infragorri bidezko detektagailuak, ultrasoinu bidezko detektagailuak, kontaktu magnetikoak... askotariko alarma sistemak daude.  Berria - Harian   2005-07-21

Zergatik ez dakizula, gezurretako bonbarekin hamaika detektagailu pasa dituen kazetariak hartu dizu gogoa ostera ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 71. orr.

Detektagailu bikaina da giza sudurra, oso motz geratzen bada ere sentikortasunean animalia eta intsektu askorekin konparatuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Ematen du egoera larrien detektagailua duela.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 114. orr.

Gure detektagailuak, esan liteke lasai, ez dabiltza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arma detektagailu batekin joan ziren salara, han haien tresnak bzzzz egin zuen, eta moketa kendu zuten, gero taulak kendu zituzten, eta ez zen deus.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Neroni berdin dit eskuz miatzen dituzten edo metal-detektagailua erabiliz egiten duten; ez dit axola zelan egiten duten, egiten badute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Eta lantegi horretan ez zegoen, gainera, ez morroilorik, ez alarmarik, ez suteen aurkako sistemarik, ez ke-detektagailurik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Atzo, esaterako, gezur detektagailu bati egin zion aurre, gero bertako emaitzak AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziari bidaltzeko.  Berria - Kirola   2004-06-19

Georges Charpak CERNeko fisikariak partikula detektagailu iraultzailea asmatu zuen.  Berria - Gaiak   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus