Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

detailetxo (orobat detalletxo g.er.) 1 iz detaile txikia.

Detailetxo bat falta du, ordea: nola edo hala argi uztea poemaren "ni" hori gizonezkoa dela, pertsonaia asmatzea, alegia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

Komikietan ikasi genuen, istorio nagusitik kanpo, biñetaren ertzean, istorioarekin zerikusirik ez duen detailetxo bat jar daitekeela, biñetaero edo egileak nahi duenero errepikatzen dena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

2 adeitasun seinaletxoa.

Izan ere, bera bezalako neska eder batek eskubide osoa baitzuen halako detailetxoak izateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.

Inoiz ez zara nitaz gogoratzen, ez duzu detailetxo bat ere izaten...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

Musikari jaioek musika-nota baten oihartzunetan konposizio oso bat aurreigarri ahal duten legez, Gustavo Duranek detailetxo horrexetan antzeman ahal izan du Ernest Hemingwayren nortasun konplexuaren gakoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

detailetxo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus