Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eztabaida, umeak, aiztoa, bare zulatua, odola, arrastoak eskaileran, erantzunik gabeko tinbre hotsak, jatetxeko aulkia, sukaldeko zapiak, bidean galdu zen etxeko zapatila... badago detaile gehiago eskatzerik? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 53. orr.
Liluratu egiten zara luxua eta grazia den detaile horrekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.
Aurpegia da, ordea, argazkiko detailerik onena. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 81. orr.
Ez dizkidazu detaile asko kontatu, baina alderdi polit hori ez dut hain garbi ikusi. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 113. orr.
Ergel ez besteak, mundu honetan detaileak eta ñabardurak jokatzen duten paper handiaz jabetzen ez direnok! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.
Zorrotz begiratutako trenak nobelak ere kutsu autobiografikoa du zenbait detailetan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 9. orr.
Pintoreak errealitatearen detaileak baino ezin ditu irudikatu, zati ñimiño eta berez hutsalak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
Beti inguruetara begira ibiltzen naiz, guztia behatzen, detaileak jasotzen. Berria - Kultura 2004-05-26
Detailetik osotasun bat lortu nahi du. Berria - Kultura 2004-05-04
Detailetik abiatuta, mundu bat sortzen du. Berria - Kultura 2004-04-30
Ederki daki detaile partikularretik orokorrera pasatzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 60. orr.
Detaile txikietan joaten zaie bizitza gerra pasatakoei. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 21. orr.
Derbia detaile txikiek erabakiko dutela adierazi zuen. Berria - Kirola 2004-11-19
Heriotzaren eszenatokian detaile txikienak erabakigarri bihurtzen dira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.
Virgiliorenak dira nekazari zoriontsuei egindako gorazarreak, Virgiliorengandik ikasiak detaile xumeenek duten garrantziari buruzkoak. Berria - Kultura 2004-02-01
Urte hartako apirilean atzera bota zuen epaileak boskimanoek jarritako salaketa, detaile tekniko baten faltan Survivalen arabera. Berria - Gaiak 2004-06-04
Horregatik ematen zaigu mozkortu arterainoko informazioa: infogramak, aurpegiak, izenak, detailerik morbosoenak... Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 189. orr.
Dagoeneko dena dago prest: gai jartzaileak, epaileak eta bestelako detaileak. Berria - Harian 2005-09-13
Eskertu nion detailea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.
Zainduko ditugu detaileak, eta malbak, etorkizunean, Hiru edo Lau milagarren urtean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 78. orr.
Bitarte horretan guztian, hitz bat ere ez niri, ezta begiradarik ere; lanerako amorru hark niri zerbait esatetik edo nirekin detaileren bat izatetik libratuko balu bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.
Detaile horrek txoratzen ninduen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.
Detaileak markatzen du diferentzia, ez maite dugunarengandik espero dezakegunak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.
Detaile bat bere aldetik. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.
Ez zuen horrelako detailerik espero, eta luze eskertu zion opari-egileari. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 53. orr.
Ez badiozu deus erregalatzen, detaile emeak batere estimatzen ez dituzun astazakila zu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.
Oso detaile polita izan da... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 275. orr.
Halako leku dotoretara pittin bat berandu iristea dotoreziaz ukituriko detaile bitxia zela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 72. orr.
Zakurtxoa da Ainhoa Artetak duen diba detaile bakarra, gainerantzean ez du eszentrizitate berezirik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.
Lurdesek lanaren erosoa azpimarratzen zidan, eta eguraldi detailearen balioa eta jendearen aldetiko estimu posiblea. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 90. orr.
detaile asko (3); detaile bat (7); detaile guztiak (5); detaile hori (5); detaile horiek (4); detaile polita (5); detaile txiki (3); detaile txikietan (3); eta detaile (4); oso detaile (4)