Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deszifratu, dezifra, dezifratzen (54 agerraldi, 25 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 973 agerraldi –637 literaturan-; orobat dezifratu 57 agerraldi, 16 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 171 agerraldi) 1 du ad kode ezezagun batean idatziriko mezu baten esanahia jakitea lortu.

Lan horretan bere opor eta aurrezki guztiak xahutzeko gauza baitzen, inork deszifra ezin dezakeen hieroglifiko-mordoa etxera eramatearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Ezkutuko klabe hori deszifratu ezean, egilearen mezua galdu egiten da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

Asko kostatzen zitzaidan irakurtzea, testua deszifratu behar izango banu bezala.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Badirudi mende hartan idatzitako liburu bat aise deszifratu beharko luketela gaur egungo kriptografoek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 48. orr.

Liburutegiko MME 408 eskuizkribua da, deszifratu gabe dago eta sekula baino misteriotsuago jarraitzen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

George Hughtinghton, Arkeologia Saileko ikerlerik distiratsuenetakoa lanean hasi zen, testua dezifratu nahian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

Beren artean erabiltzen zuten kodea, Paul D-rentzat deszifratu ezina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 185. orr.

Hitzik gabeko hizkuntza hau deszifratzen ikasten badut, mundua deszifratzea ere lortuko dut.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 68. orr.

Ogam idazkera deszifratzeko bide egokiena euskara dela egiaztatu duten ikerketen berri ematen du artikuluak.  Berria - Kultura   2004-07-02

"B Lineal" idazkera minoikoa A. Ventris eta I. Chadwick jaunek dezifratu zuten grezieraren baliabide gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

Hegoaldetik bidaltzen zituzten idatziak dezifratzen jardun dudala esango banio? libretan agertzen diren zirriborroak txosten horien transkripzioak balira?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

Ezin dezifratu, ordea; 500 karaktere desberdin baino gehiago zituzten eta!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.

Benetako Alkimista bat, kodeak deszifratzen lagunduko didana.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 117. orr.

Baina nik, buruz behera irakurrita, deszifratua nuen irakurtzen ari zen liburua: eleberri dibertigarri bat zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 141. orr.

· ADNaren sekuentziazioaren % 97 hurrenkeran zehaztua zegoen, mendea bukatu orduko, eta gainera kromosoma batzuk deszifratuak ere: 21. kromosoma, esaterako, Down sindromearekin erlazionatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Kode genetikoa dezifratzea; geneen erreplikazio-prozesua atzematea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

2 irud/hed

Saiatu nintzen oroitzapen haiek dezifratzen, alferrik ordea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 28. orr.

Erritmo horiek mendeetan errepikatu izan dira; haren arbasoek deszifratu dituzte errepikapen horiek.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.

Pilotariek ez baitute gehienetan ezer esango eta esaten dutena deszifratu egin behar, nahasmena sortzeko baita, Halatan, dezifratzeko zeinuz josiriko liburu hau Joseba Zulaikaren Ehiztariaren erotika gogoangarriarekin batera irakurri behar da.  Berria - Kirola   2004-05-20

Azkenik, Kanten Arrazoimen hutsaren kritika dezifratzen ahalegindu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.

Aingeruen hizkuntza deszifratzen eta ulertzen zuen kristalezko bola.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Oraindik ez dut ikasi deszifratzen poltsak beteak sentitzen dituen jende horren aurpegian ageri den keinuaren deitura.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 108. orr.

Azterlanari 800 urtez ekin ondoren, uste dut esan genezakeela egun ere ez direla oraindik ez misterio guztiak dezifratu ez inkognita guztiak garbitu, nahiz eta, zalantzarik gabe, asko aurreratu den.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.

Ikusi bai, alegia, baina zer ikusten ari zen deszifratzeko gai ez balitz bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.

Ez da jada mundua dezifratzea soilik kontua: hura aldatzea ere bada.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dezifratu gabe (21); dezifratu gabe zegoen (21); lineala oraindik dezifratu (21); oraindik dezifratu (21); oraindik dezifratu gabe (21)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus