Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deszentratu, deszentra, deszentratzen 1 da/du ad erdigunetik atera.

Oteizak eta Chillidak hilarri tradizionalen espazio hertsi, borobil, erdigunetua hartu eta haren ordez obra ireki, deszentratu, plano desberdinetara zabaldua egin zutenean, hautsi eta distortsionatu egin zuten betiko espazio hura.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 67. orr.

Irudiak ez du interesik, ez du ongi funtzionatzen, irudi horretan zerbait deszentraturik ez badago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Orainago psikoanalisiaren, hizkuntzalaritzaren, etnologiaren ikerketek subjektua deszentratu dute bere nahiaren legeekiko, bere hizkuntzaren formekiko, bere jardutearen arauekiko, bere diskurtso mitiko edo alegiazkoarekiko  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lehen ere aipatu ditugu margolari edo argazkilari batzuek egin izan dituzten irudi "deszentratuak" edo "deskoadratuak", irudiaren ingurua, eremuz kanpokoa, kontuan eduki beharra eragiten dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 211. orr.

Arnheimek egiten dituen analisiak irudi exzentratuez edo deszentratuez diharduenean dira batez ere konbentzigarriak, irudi horietan zentroen arteko lehia oso indartsua eta bizia izaten baita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Euskaldun izatea bera ere -ez diot nik- ez dago, nahita ere, edozein txoropitoren esku, ez behintzat nere moduko deszentratuen (zentro-kontrakoen) esku.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus