Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
destruktore iz destroierra.
Errepublikaren Gobernuaren agindupeko destruktorea, 1928an eraikia. Berria - Harian 2005-04-30
Korazatuak, hegazkinuntziak, destruktoreak, eta gainerakoa, finantzak hankaz gora uzteko moduko kaltea izan zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.
Merkantziontzia Kalaportura sartzen zen artean, Nabarrak aurre egin eta ordu erdiko batailari eutsi zion, irabazteko batere esperantzarik gabe, destruktorea hamabost bider handiagoa zelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.
Destruktore batek jaso gintuen ordu eta erdiren inguruan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 81. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)