Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire destinoak, ordea, komeni zaidanaren justu beste muturrekoa erabaki du beti. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 279. orr.
Heldu zen bere destinoa esku artean hartu behar zuen adinera. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 135. orr.
Militar-leinukoa zen, eta bere zaharragoen destino epikoaren nostalgia sentitu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Hiltzen garenean, denborak bere lana eginen du: gelditzen den obraren destinoa zer izanen den gero luze batean, nehork ez dezake erran. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.
Geure destinoari jarraitzeko bereizi ginen, bakoitza haran ezberdin batera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.
Eta haien lanarekin jarraitzea gure destinoa. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.
Burgosko prozesuan kondenatutako hamahiru, 1971ko urtarilaren 11n atera gintuzten hainbat destinotara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 99. orr.
Zigorren kontra estutu da gehiago, desagertu nahian, eta hamar segundotan hamar destino posible bururatu zaizkio, Pascuako uhartea eta Siberiako estepa barne. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.
Tren hartara igo nintzenean, zerbait luzatzen ari nintzela sentitu nuen, hari mutur bati tiraka-tiraka neramala bizitza osoa eta trenak berriz hari horretatik tiratzen zuela sentitzen nuen, nire hurrengo destinoraino. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 34. orr.
Hurrengo destinoa esperantza zela ez dut nik kantatuko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 34. orr.
Tren hartara igo nintzenean, zerbait luzatzen ari nintzela sentitu nuen, hari mutur bati tiraka-tiraka neramala bizitza osoa eta trenak berriz hari horretatik tiratzen zuela sentitzen nuen, nire hurrengo destinoraino. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 34. orr.
Artean Pedriño [...] suerteak edo dena delakoak Haziendako ministerioan jarri du, "sei mila errealetako" destino batean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.
Hemen, lehen graduko moduluan, ea destinorik, garbiketa lanik alegia, ez al zuen nahi galdetu zion kartzeleroak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 201. orr.
Komunitate nazionala (pentsamendu, sentimendu, destino komunitatea) komunitate linguistikoa da, hizkuntzak egiten du nazioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.
bere destinoa (3); destino batasuna (3)