Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
destilategi iz deslitaketak egiten diren etxea edo tokia.
Ezkaia eta beste usain-belar batzuk biltzen zituzten, aroa zenean, handik ez oso urrun baitzegoen destilategi bat [...] non ezkai-esentzia destilatzen baitzuten. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Vodka egiteko Errusiako gobernuak han zuen destilategi batean jarri zuten lanean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Ezkutuko destilategia daukat. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.
Hirian zuen edari-etxearen negozioak porrot egin zion, bigarren mailako destilategi eta garagardogileetara mugatu baitzuen bere finantzen egoerak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.
Destilategi abandonatua zirudien lokalak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 145. orr.