Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure aita preso egon zen Donostiako Infernuan, gero Extremadurako herri batera desterratu zuten... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 27. orr.
Eblo desterratu zuten Córdoba-raino, Aznar aldiz libro utzi euskal arrazakoa zelakotz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 215. orr.
Pobreak geure burua desterratu beharko dugu hemendik! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 173. orr.
Ahanzturara desterratua banuen ere, handik bi ordura, ni autobusean, bera espaloian, berriro ikusi nuen Cour de Romen, lehen bezain penagarri. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 143. orr.
Ez nago ni (Weber bera ez zegoen bezala) gizarte modernoan intentzio edo intuizioa, konbentzimendua, etikatik desterratu beharra dagoela uste dutenekin, Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.
Hitz erabiliena izatetik hitz desterratuena izatera iritsi baita Jaungoikoa euskal literaturan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.
Zu bezalako jende pertsegituari eta desterratuari geriza eman izan diona. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.
Desterratuari, lur arrotzean dabilela, nondik datorren ahaztu eta galduta sentitzea baino ezer txarragorik ezin zaio gertatu. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 35. orr.
Goiko datuei gehitu agintarien aurrera sinatzera agertu behar zutenak, ondasunak kendu zizkietenak, isunak zituztenak, karguak kendu zizkietenak eta desterratuak eta 50.000 errepresaliatu egiten dituzte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 72. orr.
desterratu zuten (3)