Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori guztia destenorez eta itzulbiderik ez zegoela gogoratu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Igandea izanik, destenore, inondik ere, inora deitzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.
Ez diat galdetuko zertan henbilen han halako destenorean, bai baitakit hi bezalako zaldun batek ez lukeela sekula bere konkisten berri emanen... Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 104. orr.
Gogaiturik zegoen, nonbait, halako destenoretan bizkar gainera etorritako lanarekin, eta lehenbailehen bururatu nahi zuen egitekoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.
Hortxe, kamioneta zahar berde destenoreko horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Desegunetan beti da desordu / (--...) / destenorean, guztia desarau / (--...) / desgaraian, dena desegoki. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 78. orr.
· Estufa ondoan eseri naiz, destenore bainengoen, eta murmu astunak hartu baino lehen, patrikan neraman koaderno txikia atera dut. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.