Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
destakatu, destaka, destakatzen 1 da/du ad nabarmendu.
Uholdeak sarritan beren azioak egiteaz gainera, ekaitz eta tximist-oinaztuen kronikak dira maiatzaren akorduan destakatzen direnak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Eta errealitatearen interpretazio molde razional bat destakatu behar zuena, errealitatearen uko bihurtzen da, salto mortale logiko batean arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.
2 destakamendu batean egon.
Bi polizia haiek, "munduko leku bakartiena" zen Ellesmore hartan destakatuta ei zeudenak, pertsonaia nagusi ziren Ottawako pubetan kontatzen ziren txisteetan Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 165. orr.