Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mekanikoen jefea gizon desproportzionatua zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.
Sabai garaiak, horma osoko leihate arkudunak, eta haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala, zertxobait desproportzionatua akaso baina barne-espazioaren osotasunari halako ukitu dotorea ematen ziona. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Proposaturiko tesi eszeptikoa kolokan jartzeko, Humek "bikote desproportzionatuen" edo "erabat kontrako buruen" argudioa erabili zuen: bi artelan guztiz desberdinak aukeratu eta gero, bata argi eta garbi bestea baino balio handiagokoa dela jakiteko, frogapean jartzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.
Horrek esplikatzen du dugun dinamika, dugun sare komertzial disproporzionatua. Berria - Euskal Herria 2006-04-21