Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desprestigio 1 iz ospe galera, prestigio galera.

Politika profesionalaren desprestigioak punturik gorena erdietsi du azken urteotan mundu osoan, inoizko jardun publikorik nobleena izan zitekeena arimarik gabeko marketing-ariketa huts-hutsa bihurtu da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.

Kontrarioen desprestigioa bilatzen zuten trapu zikinak airera atera.Hegelen ostean, erlijio kristauaren desprestigioa gaindituz, kontratik bada ere, leku berria aurkitzen lagundu zuten autore horiek.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berrehun urte iraun duen desprestigio kanpainaren ondoren, Sade zuzenean, etiketa eta irizpide horien eraginpean irakurtzea, geure burua urlasterraren esku uztea izango litzateke ia ezinbestez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus