Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desplazatu, desplaza, desplazatzen 1 da/du higitu, lekualdatu.

Gorputzaren grabitate zentroa ezari-ezarian desplazatzen da higidura emearekin batera.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Nazio Batuen Erakundeak bildutako eta Irakeko Gobernuak zabaldutako datuen arabera, eraso sektarioen ondorioz 30.000 irakiar baino gehiago desplazatu dira.  Berria - Mundua   2006-03-31

Bi milioi lagun desplazatu ziren eta soilik 200.000 erbesteratu.  Berria - Harian   2006-04-20

Oihal zatiak bezala harrotu eta desplazatzen diren basamortuetako axal belo sotilak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

Pinporta biribil bat, gotorra, egun batetik bestera milimetro batzuk desplazatu zena, aurpegian behera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

Banaketa hesiak jada 15.000 palestinar jaioterritik desplazatzera behartu ditu.  Berria - Mundua   2006-03-10

2 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Munduko 23,7 milioi desplazatuen krisi larriaz ohartarazi du NBEk.  Berria - Mundua   2006-03-23

Hamalau milioi desplazatu, hilko dituzten beldurrez bizi direla salatu du txostenean.  Berria - Mundua   2006-03-23

200.000 lagun hiltzeaz gain, 1,5 milioi desplazatu eta errefuxiatu eragin zituzten.  Berria - Mundua   2006-04-02

NBEk salatu du banaketa hesia beste desplazatu uholde bat eragiten ari dela.  Berria - Mundua   2006-03-10

Hondamendi handiek milioika pertsona bihurtu dituzte errefuxiatu edota barne desplazatu.  Berria - Harian   2006-04-20

Kolonbiako desplazatuen bizi-baldintzak hobetzeko egitasmoa.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Irakeko Desplazatu eta Migrazio Ministerioak datu kezkagarri bat jakinarazi zuen atzo.  Berria - Mundua   2006-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne desplazatu (3); desplazatu eta (3); eta desplazatuak (3); milioi desplazatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus