Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Galdu egin naiz; ikasle batekin bere baserrira joan eta despistatu, horixe gertatu da. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 36. orr.
-Orain bai, orain bai -gogoratu zuen osabak ere-, Jokin esatean despistatu nauzu. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 119. orr.
Talde berri horren sartzeak pittin bat despistaturik utzi zuen Rekexo. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 179. orr.
Baina telebistako dokumentalak zaharrak dira askotan eta despistatu egiten naute. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 118. orr.
-Tira, tira; ez segi ni despistatzen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 79. orr.
Ez nuen estudiante-garaitik ikusten, eta ni bezain despistatuta -edo harrituta, edo gogaituta- dagoela dirudi. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.
Eta pentsatzen zuenean apur bat despistatzen zenez, ihes egin zion kopak eskutik halako batean eta Rosarioren balkoiko lorontzian lehertu zen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 85. orr.
Altua despistatu zen une batean, Prostatas delakoa hurbildu zitzaidan, eta zera esan zidan, ahapeka, etzaiok beltzari sarrerarik erosi, nik merkeago saltzen dizkiat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 17. orr.
Azkenean despistatu nuen pelma hura ere. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.
Atariko atezaina despistatu ondoren, larruzko berokia goraino igo, eguzkirako betaurreko handiak ipini eta ezer gertatu izan ez balitz bezala irten egin nintzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 135. orr.
Espainiako Gobernuak ETAren argudioa jarri zuen martxan iritzi publikoa despistatu eta ezker abertzalea jomugan jartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Gero, gainera, despistatzeko ere egiten nian; komandoetan genbiltzanok amarru gisa jokatzen genian hala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.
Berez liburu gehiago publikatu zituen E.H. Beregorrek baina, bost horiek kenduta, despistatzeko ziren beste guztiak. ezberdinegia batzuetan, jendea despistatzeko modukoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.
Ez hadi kezkatu -erantzun nion ardoari tragoxka bat emanez, despistatzearren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.
Tipo despistatu samarra izan liteke, eta honen trakeskeria xarmagarri iruditu neskari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.
Arestian poeta despistatuen topikoaz mintzatu naiz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.
Agian hauek orduko "intelektual" despistaturen baten fantasiak besterik ez zirela pentsa dezake norbaitek. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.
Alabaren keinu despistatuak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
A zer nahaste-borrastea datekin! ni baino despistatuagorik! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 48. orr.
Bigarren platera hasi berria nuen eta gurutzegramarekin jarraitzen nuen despistatuarena hobeto egitearren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.
Aurrean zuen despistatu itxurako gorbatadun bitxiaren solemnitateaz harrituta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.
Agintariek berehala ikusi zuten irakasle despistatu itxurako preso hark zekalea palaz pilatzen baino lan probetxuzkoagoa egin zezakeela bulegoetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
despistatu eta (7); despistatu eta (7); despistatu samar (3); despistaturen bat (6)