Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
despentsa iz jakitegia, janaritegia.
Eta despentsan gordeta neukan jateko guztia agortzen ari zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 17. orr.
Gogoan neukan Josureneko despentsa gehienetan erdi hutsean, pote bat ilar zuri zegoela aitzineko egunean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Korrika eta presaka joan eta despentsan zuten guztia jarri zuten anaiek mahaian: ogi apur bat, beste ardo pixka bat eta, bazkaria oparoago egiteko, eltzekari pitin bat sukaldetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.
Sukaldariarekin fidatzen ez zela eta, despentsako kontaduriak eta agortzen zihoazen jatenen nondik norakoak ere hantxe seinalatzen hasi zen, denen bistara. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 143. orr.