Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
despendio iz xahupena.
148.000 euroren despendioak bozkatuak izan dira (90.547 euro zirelarik 2003-an). Herria 2004-07-01
Gisa oroz, Jean Marie Bousqueten iduriko, ez du despendioen emendioak Erien Axurantza Kutxaren diru ziloa esplikatzen. Herria 2004-05-27
Tribunalak jakin arazirik ez zela onhartua izan, herriak ez du pusatuko afera bainan bertze molde batean lanean ariko da eta buxetean atxikiko du dirua behar den despendio zenbaiti buru egiteko. Herria 2001-05-17
Ba omen ditutzue zuen artean "euskalzaleak", edo "abertzaleak" edo holako batzu, beren herriaren maitez, ohiduren amodioz, ikusgarriko lanak, ikasketak, eta despendioak ere egiten dituztenak, ez galtzerat uzteko irriskutan diren ontasun batzu... Herria 2001-08-02