Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizero-goizero, emazteak, musu eman eta gero, "izan dezazula idazketa on bat" esanez despeditzen du senarra. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 70. orr.
Anartean, solas hunkigarri batzuekin, kasik nigarra begian, despeitu du Bordeleko jendea. Herria 2004-12-09
Eskua emanez despeditu zuen Pedro Páramok. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 133. orr.
Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 212. orr.
Despeditu egin ninduen gero, txokolatea dastatzeko astirik eman gabe, Italiako enbaxadorearen zain zegoela argudiatuz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 268. orr.
Nasatik despedituko zaituztet, musuzapi zuri batekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.
Emazteak berak despeditu zuela moilan, elkarri agur egiten ziotela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.
Enborra asto gainetik jaitsi, eta atzera obispoa despeditzeko puntuan ginela, Karmen atera zen benta barrutik asaldatuta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 131. orr.
Emaidazue ordu erdi bat lagunak despeditzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 269. orr.
-Ba al dakizu nola despeditu zen Yolo aitarengandik? -dio Ferminek nire arreta galduaren bila. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.
Lagunengandik despeditu zen, bere paperak erre zituen, Parisen Providence hotelean hartu zuen ostatu, sastakaia erosi zuen, Marat hil zuen, gizona baineran zegoelarik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Ikusia ei zuen Sabeth, gu biok Café hartan elkarrengandik despeditzen ari ginela, behinola, Parisen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.
Denek elkarri esku eman -hainbeste esku-gurutzatzeri barrez-, eta irlanderaz despeditzen ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.
"Hasta mañana" batez despeditu zen, formula hori erabiltzeko ohitura zuelako ziur asko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 102. orr.
Gauerdi aldera despeditu nintzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.
Presaka despeditu nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 192. orr.
Hiru urte barne, France-Telecom etxeak hogoi mila langile eta enpleatu despeituko ditu, erretretan jarriko direnak zonbait urte adina bete baino lehen... Herria 2002-12-12
Batto aspaldixkoan aipu dena, nagusiek langileak hartzen ahal bi urteko kontratu berezi batekin bainan bi urte horietan langile horiek noiz nahi eta kasik nola nahika despeitzen ahal! Herria 2005-07-28
2400 langile badirelarik orotarat, zonbait ehun kanporat despeituko dituztela, ez dela besterik egiten ahal. Herria 2005-10-06
125 kanpotiar papergabe badituzte jadanik Europako lurretarik beren etxe alde despeituak, atzerritar horiek gero ta nekezago onartuak diren Europa huntako herrietarik. Herria 2005-09-29
Astearte goizean, Chirac presidentak despeitu du Jean Pierre Raffarin gobernuburua eta haren ordezko ezarri Dominque De Villepinorai arte barne-minixtro zena... Herria 2005-06-02
680.000 tona burdin eta herdoilki sarrarazi ditu enpresak, aldiz 320.000 tona altzairuzko barra despeitu ditu portutik mundu zabalera. Herria 2004-03-04
ADA-ko altzairu barrak, errepidez kamioietan igortzeko orde untziz despeituak baitira. Herria 2002-08-08
Aroa doi bat dudagarri izana gatik proposatuak ziren bi mila sagarno pintak oro despeituak izan dira bi oren eta erdi barne. Herria 2003-05-29
Esperantza dut Hazparnetik eraman arrengurak laster despeituko dituzula, zure sail berriari karraskan lotzeko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.
despeditu egin (4); despeditu eta (3); despeditu ginen (4); despeditu zen (4); despeditzera etorri (3); despeitu du (4); eta despeditu (4); urrun despeitu (3)