Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

despedida (ETCn 607 agerraldi; orobat despeida g.er. eta despeira g.er.) 1 iz azken agurra, agurra.

Paraje batzuetan, urki-makilez ospatzen omen dute urte-zaharraren despedida: espiritu gaizto guztiak uxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Despedidako bazkarian.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Zeremonia tristea izan zen, garrantzizko zerbaiten despedidaren tankera hartu nion nik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Bihar, despedida edo agurraren jaia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 327. orr.

Iluntzean Kororen etxera joan gara afaltzera Lope, Mikel, Betty eta laurok, despedida bat eskaini nahi baitigu gure lagun onak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 124. orr.

Lehengo ospea hartu zuen berriro, despedida eta horrelakoetarako deitzen zuten maiz.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 44. orr.

Despedida egokiak nola idatzi behar diren.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

Eta despedidarik idatzi gabe alde egin behar zuen gainera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

Sentimentalenak muxuka eta pattarreroenak balantzaka hasi baino lehentxeago bere despedidako hitzaldia egin zuen Albertok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.

-Bederatzigarren palkoan egongo gara -gogorarazi digu amak, despedidako muxua eman aurretik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 54. orr.

Koadrilakoekin despedidako afaria egin nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 73. orr.

Asko maite zintuela, oso ongi pasa zuela zurekin (hori bazenekien, hori badakizu), baina hartzeko bidaia hura despedidatzat.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 56. orr.

Hunentzat azken bilkura baitzen, despeidakoa nolazpait.  Herria   2001-03-08

Afaltzera gonbidatu ninduzun baina despedidakoa zen hura, azken afaria, eta emandako muxua Judas Iskarioterenaren antzekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

Despedidakoan, ordea, sekula ahantziko ez zituen hitzak esan zion itsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.

-Bi gauza eskatu nahi dizkizut -esan nion-, despedidarakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina, lehenago beste despedida ekitaldi bat egin behar digute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 189. orr.

Despedida egunean bezalatsu, barneko tristura iluna eta bere ezpainen pozoi gozoaren beharra aipatzen zizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.

Despedida gaua dela-eta zerbait berezia egitea proposatu zien Frai Joxek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.

Ez zen despedida musurik egon.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 92. orr.

-Bere eskuz idatzitako despedida gutun bat aurkitu diagu idazlearen etxean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Aipamen nekrologikoetan ez zen oharkabean pasatu bere etxeko gelan aurkitutako despedida oharra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Esaten nizun bezala, dena Manoloren ezkon-despedida ospatu genuen taberna hartan hasi zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.

4 despedida egin

Bertan egingo genuela despedida uste nuen, baina Hamedek, ikastetxera joateko gogorik ez eta, lagun egingo zidala esan zidan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 34. orr.

Lagun talde batek despedida egin zion Olga Senior Ocampori.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 33. orr.

Clinton amerikano presidentak despedida egin diote herritarreri telebixtan eman duen mintzaldian.  Herria   2001-01-25

· Despeida bat hunkigarria egin diote herriko etxean, kargudun asko bildurik karia hortarat.  Herria   2004-09-09

5 despedida eman kaleratu, bidali. ik despeditu.

Biharamunean jakin nuen don Alejandrok kapatazari despedida eman ziola.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

Andre Ageda hartaz konturatzen baldin bazen, despedida emango zion Ignaziari, eta eskandaluak ez zion atarramentu onik ekarriko neskari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

· Behatz erakuslea bere ezpain bizartsuetan jarri eta keinu batez despedida eman zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

despedida eman (5); despedida gisa (3); despedidako afaria (3); eta despedida (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus