Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aise baieztatzen ahal dugu desosegua, kontraesanak eta noraeza gutxitan izan direla XX. mende hondar honetan bezain handiak. Hasieran gaizki pasatzen nuen: desosegu urdurian, kabitu ezinez, jainkoak ala deabruak antzezten nauen jakin nahirik... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 7. orr.
Ez dezala irakurleak nire liburuan sosegurik bilatu, desosegua aurkituko baitu; zeren orrialde hauetan barrena ez baitabil heroirik edo irabazlerik, derrotaren armada baizik; bai, derrotaren armada eta patu idatziaren kontra borrokatzen den gizagaixoa... Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.
Beldurrak sortutako desoseguari eman beharko diogu emakume horren historia hain azaletik ezagutzearen errua. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.
Bost egunen buruan halako aldaketa bortitz eta guztizko batek gizaki batengan sor dezaken desosegua, noraeza eta nekea izugarria dela kontuan izanik, [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 64. orr.
Abantxu beti deseroso eta desoseguan bizi da. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.