Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desorientatu, desorienta(tu), desorientatzen da/du ad orientazioa galdu edo galarazi. ik noragabetu.
Desorientatu egin gaitun. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 64. orr.
Egoerak desorientatu ninduen. Berria - Kultura 2004-09-29
Kilkerrek pertsonak gidatzeko kantatzen zutela, baina koitaduek, gehienetan, jendea desorientatu egiten dute denek batera kantatzen dutelako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.
Erabateko ilunpe hartan erabat desorientatuta, haztamuka aritu zen errezelekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 217. orr.
Apur bat desorientatuta ez, seko galduta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.