Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desorekatzaile izond desorekatzen duena.
Azpilan zapaltzaileak edo desorekatzaileak gauzatu dituzte zerbitzu sekretu eta mertzenarioek, bat eginik. Berria - Mundua 2004-10-13
Eutsi egin zaio eredu desorekatzaileari, plangintzaren aurretik indarrean zeuden lursailen okupazioak bere horretan utziz. Berria - Harian 2005-06-15
Euskotramoena oso mingarria, oso desorekatzailea eta eskubide urratzailea da. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Onartezina da, inondik ere, nire jokaera: eskandaluzkoa, iraultzailea, desorekatzailea; lege-haustailea, lizuna, probokatzailea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.