Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barrezka, bultza egin zidan, desorekatu eta ohe gainera eror nendin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
Bisean-bis heldu zen emazte xaharra jotzen du eta desorekatzen, eror arazi gabe beharrik. Herria 2002-10-24
Kontu honek zeharo desorekatuko gaitu azkenean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.
Amodiotik erretiratua zaudela diozu, desorekatu zintuen nahigabe batetik irten eta zeure izaera berriro nibelatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.
Albiste txarra da denontzat, desorekatu egiten duelako sektorea. Berria - Harian 2006-01-27
Haren pisuak liburu-dorrea desorekatu zuen, eta, liburu guztiak bertan behera eroriko zirela zirudienean, liburuen gainean ukalondoa bermaturik eutsi zion saltzaileak dorreari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.
Bilbo inguruetan bildu zen, gehienbat, jende etorri berria, eta guztiz desorekatu zen hango bizimodua. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 77. orr.
Gure ongizate gizarte honek ere desorekatu egin du negozioaren eta astialdiaren arteko harremana. Berria - Gaiak 2004-03-03
Harry zutitu zenean, alde batera desorekatuta zegoelako sentipen arraroa izan zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 148. orr.
Nazioartean den indar erlazio desorekatua dela eta, nekez esan daiteke merkataritza trukeak askeak direnik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.
Tentazioa handia da, ez da pertsona desorekatuegia izan behar. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 146. orr.
Antzezlanetan, batez ere, nabari dira gizarte desorekatuaren ondorioak direla pertsonaien ajeak eta kezkak. Zentroaren eta periferiaren espezializazio produktiboak beren arteko elkartruke desorekatuak sustatzen ditu. Berria - Kultura 2004-07-15
Garapen-bideko herrialdeetan, izugarri desorekatua da oraindik ere soldaten eta mozkinen arteko balio erantsiaren banaketa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Abokatuak gogorarazi zuen Mijailovic nortasun desorekatua duen pertsonatzat jo dutela mediku adituek. Berria - Mundua 2004-01-15
Begiak desorekatuak zituen, bat bestea baino gorago. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.
balantza desorekatu (3); balantza desorekatzeko (3); desorekatu egin (5); desorekatu eta (5); desorekatu zuen (8); desorekatua da (4); desorekatua dela (3); desorekatzen du (3)