Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desoreka 1 iz orekarik eza.

Produktu manufakturatuen prezioak edo zerbitzuenak ez bezala, lehengaien prezioak izugarri aldatzen dira merkatuetan eratzen diren desoreken arabera, desoreka horiek errealak nahiz aurrez ikusiak izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

700.000 euroko desoreka izan da diru-sarrera eta gastuei dagokienez.  Berria - Kultura   2004-07-07

Genoa, Augsburg eta Anberesko bankariei maileguak eskatu behar izan zizkien estatuak, baina horrek erresumaren finantzen desoreka areagotzea besterik ez zuen ekarri.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

«Eskualdeen arteko desorekak» ekidin behar direla aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Udalerri autonomoen eta komunitaten garapenetan gerta daitekeen desorekari aurre egiten saiatzea.  Berria - Mundua   2004-08-12

Desoreka sortzen ari da orain euskal eta erdal taldeen tartean, oraintsu arte ez bezala, euskararen kaltean orain.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

Egungo egoera diglosikoak sortzen duen desoreka gainditu nahi bada, hori guztia ezinbestekoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Halako desoreka bat gertatu zen keinuen berotasunaren eta hitz faltaren artean, besarkada gehiegizkoa egin zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

Datorren urterako desoreka hori murriztea aurreikusi dutela ere adierazi du gerenteak.  Berria - Kultura   2004-07-07

Desoreka hau zuzendu egin behar da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 99. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erakunde honen ardurak ziren, besteak beste, herrialde kideen ordainketa balantzetan sor zitezkeen desoreka iragankorrak finantzatzea, [...] eta nazioarteko dirua zabaltzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.

Herritarrek berreskuratutako arma kopuru handiek «Ekialde Hurbilaren desoreka iraunkor bat eragin dezakete».  Berria - Mundua   2004-07-01

Petrolioaren prezioa eta «desoreka globalak» dira munduko ekonomiarentzako arrisku handienak.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Espainiako estatuko analfabeto funtzionalen mapak argiro erakusten du Iparra eta Hegoaren arteko amildegia, desoreka ekonomikoaren erakusle, seguru asko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 117. orr.

Desoreka termodinamikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

Pekinek desoreka sozialak amaitzera bideratutako politika bultzatuko du.  Berria - Mundua   2006-03-15

Dagoeneko, hainbeste zigor jaso ondoren, prest zaude edozein desoreka emozional eta psikologikori aurre egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.

Desoreka geldoa izan zen, gogaitze nagi bat, gerora neurriz gaineko asaldura bizia bihurtu zitzaiona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

«Oinarrizko desoreka» aintzat hartzeko eskatzen zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Ordainketa-balantzen aldi bateko desorekak finantzatzea -politika ekonomikoak zaintzeko eskubidearen truke-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hortaz, merkatuan gertatzen den desoreka arazo bat da langabezia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Egindako ikerketen arabera, 60ko hamarkadan ere atzematen zituzten elikadurako desoreka kasuak.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Diru alorrean nazioarteko elkarlana beharrezkoa da oso, izan ere, nazioarteko merkataritza herrialdeentzat aberastasunaren iturri izateaz gainera, herrialdeen arteko diruen desoreka iturria ere bai baita askotan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

hirigune metropolitanoen hedapen beldurgarriak eta lurralde desorekak saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Botere desoreka aintzat hartu behar da analisi guztietan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Ipar-Ipar merkataritza- eta finantza-desorekak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.

Tokian tokiko barne desorekak gogoan hartu gabe.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 128. orr.

Nortasun desorekak eta menpekotasun gaitzak dira ugaritzen ari direnak.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Horrek «genero desorekak larriagotu» ditzakeela uste du OMEk.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Eta mesedea baino handiagoa izan zen eragin zion buru desoreka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

Tetraplejia, afasia, higimen-desoreka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

· Elikadura desoreka kasuen erdietan aldaera genetiko bat atzeman dugu.  Berria - Gaiak   2004-06-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus