Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desordu (ETCn 279 agerraldi) 1 iz ordu desegokia. ik ezordu.

Desegunetan beti da desordu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 78. orr.

Argia urratu baino lehen, neguaren bihotzeko desordu hozpera hartan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.

Desordu horietan bat-batean Hertzainak edo Ramones entzuten hasten bazara, bolumen altu samarrean gainera, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 99. orr.

Niri ahazten zitzaidan gauean telebista itzaltzea, desorduetan nenbilelako beti.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Telefonoz deitu ohi zidan tarteka, desorduetan askotan, onez onean jeneralean baina amenazoekin ere bai tarteka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Desorduetan gehiegi hitz egin, eta behar denean mutu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 114. orr.

Izan ere, beti da desordu heriotzaren ordua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

Desordu da Vienako negu hotzean Mozartentzat, eta malkoak isurtzen dira musikagilearen masailetan behera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 94. orr.

Soinujoleak bere lagunekin afal zezakeen bere lanaren ondoren, nahiz desordua izan, nahiz jende gehiena alde eginda egon eta zerbitzu gehienak, kafetegia barne, itxita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.

Desorduetan eta deslekuetan, halaxe ibiltzen dira maitaleak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 201. orr.

2 desorduan adlag

Osaba Jack osasunez pattal dabil, hirian zurekin desorduan ibiltzeagatik, eta Londresko bere medikuak eguerdiko hamabietan gibel-orezko ogitartekoak jatea eta 1889ko xanpaina edatea gomendatu dio.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.

Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Bere etxe propioan elkarrekin eta desorduan aurkitu izanak errudun zirela argiro erakusten zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 158. orr.

Etxekoandreak ohituraz kanpoko eginkizunen bat zuela eta desorduan joan da etxera eta senarra ohean goxo-goxo harrapatu du umeak zaintzen dituen neskatoarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 220. orr.

Eta, orduan, otso horren triskantza nahiago zuten, aukeran, desorduan eta desgaraian eguzkia ikustea baino, belar-bazka izorratzen zielako goitik behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

3 desorduko izlag

Berak irribarre, nire desorduko txisteen aurrean beti egin ohi zuen bezala: bekokia ximurtuz bi bekainen artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.

Esan dituenak, desorduko irakurketek eta bera baino zailduagoko espirituek eraginak direla, ez dut batere zalantzarik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 79. orr.

Nomadak eta desorduko bestak beti izan zaizkie nahasgarri agintari zibilei.  Berria - Kultura   2006-02-28

Herritxo zokoratu hartan hazi ginen [...], eta etorkizuna geure iragana lakoa izango zela uste genuen batzuetan, denborarekin orain garen bezain urrunak eta desordukoak izango ginenik egundo susmatu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 408. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti da desordu (3); desordu da (3); desordu heriotzaren ordua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus