Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desondra iz desohorea.
Aurreko eper lumagalduak adierazten duen desondra berbera adierazten dizu ondoko uso kolpatu honek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.
Pikotara joateak, desondrarik handiena esan nahi zuen: gaizkileak bizirik lotuta; heriotzera zigortutakoen esku moztuak; burua edo gorpu osoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Ez, ez litzaizueke sekula bururatuko ordaindu gabe alde egitea, ederra desondra tedesko batentzat, baina aukeran nahiago dut kobratu gabe gelditzea, sarritan gertatzen zait hori italiar txoro askorekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 269. orr.