Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala ere erabat desolaturik ematen zuen; hala ere lasaitua hartuko zuen hura joandakoan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 114. orr.
Gure ezkerretara, desolaturik ageri zen Bradshaw Range, laurogeietan zilarra eta urrea aurkitu zituzten parajea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.
Inguru desolatuan alaitasun printzen eran lehertu ziren zaldi kolore bizi haiek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
Zelai desolatu batean urratsak urratsei lotuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 90. orr.
Itsasoak pixkana jaten duen lur adarrera iritsi eta bertan geratzea, itsas hegazti desolatuaren antzera, bakardadean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 48. orr.
Kokin-aireak harrotu zion burumuin desolatua eta bitxiki begiratu zion: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.
Gaurik desolatuenean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.
Polo aldeko bakardade izoztuetan barrena espedizio desolatu batean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
desolatu batean (4)