Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Desobeditu egin zenioten Jaunari eta, zeuen ausarkerian, mendira igo zineten. Elizen arteko biblia Dt 1,43
Jainkoari desobeditu eta bidegabekeria handiak egin ondoan, [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.
Pariseri desobedituz, abertzaleekin joanen dira Borotraren zerrendan. Herria 2001-01-25
Atzematen nituen infernura igorria izateko hutsak: aitamei artetan desobeditu, eskolatik landa herriko plazan gelditu pilotan aritzeko, [...]. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 81. orr.
Ez dizut desobeditu nahi: baina, zure aurrean belauniko, halatan dizut fermu eskatzen edeki nahi didazun zoriona, utzi didazun bakarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.
Agindutakoa beteko du eta ez nau desobedituko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.
Baietz, sarjentuaren agindua desobeditu nuela, agindu burugabea eta "buruhiltzailea" zelako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 183. orr.
Lehenik, Goi-goikoaren legea desobeditu du; gero, irain egin dio senarrari, eta hirugarren, adulterio egin du eta umeak izan ditu beste batekin. Elizen arteko biblia Si 23,23
Botere tiranikoa desobeditzea zilegi ote den. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.
Manupekoek Jainkoaren agindua bete beharko dute eta, horrenbestez, giza legeei desobeditzeko eskubidea dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.
Ez ukatzea, desobeditzea zen; zigortu egin zen delitu hori, eta desobedientziaren iraupenak beste zigor bat merezi zuela iruditu zitzaien. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.
Ez zuen identifikatu nahi izan, eta, azkenean, atxilotu egin zuten desobeditzeagatik. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Laborantza ganberaren eraikitzea desobeditzea izanen da politikoki eta zibilki. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
desobeditu egin (3); desobeditu eta (4); eta desobeditu (3)