Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inork ez du esango (edo ez luke esan behar) hiritarrek, gobernu tiraniko baten kontra desobedientzia erabiltzeko eskubidea ez dutenik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.
Prest gaude edozein desobedientzia zigortzeko. Elizen arteko biblia 2 Ko 10,6
Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Javier Mirandarentzat, «desobedientzia» egotzita. Berria - Kirola 2004-09-05
Ez bagenuen betetzen, desobedientzia egotziko ziguten. Berria - Harian 2005-10-27
Desobedientzia leporatuta atxilotu zutela eta 50 suziri atzeman zizkiotela zabaldu zuen EAEko Herrizaingo Sailak. Berria - Harian 2006-03-10
Hain kaltegarritzat zeukan anaiaren desobedientzia eta hain onuragarritzat obedientzia, egitez eta etsenpluz irakasten baitzien anaiei gauza guztietan xaloki obeditzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.
Eta hogeitaka urte igaro ondoren desobedientziaren teoria deskubritu zuten moketadun bulegoetako iraultzaile abertzale batzuek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 97. orr.
Desobedientzia horren sari, Salazar-ek kargutik kendu zuen de Souza Mendes eta herbesteratu. Herria 2005-02-24
Halere, mirestekoa da desobedientzia horren gaztigua lehenago ez zeukan hobaria izatea, hau da, adimena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.
Japoniako legeak larri zigortzen zuen desobedientziarik txikiena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.
«Desobedientzia arina» egitea egotzi eta 30 egunetan hamarna euroko isuna jartzeko eskatu du fiskalak. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Asier Basabek «desobedientzia larria» egin zuela oinarritzeko, honako frogak erabiltzen ditu [...]. Berria - Harian 2006-05-10
Bera gauza guztietan apal eta esaneko izanik ere, gogor pertsegitzen eta zigortzen zuen desobedientzia setatia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.
Kontsul ohiaren memoria ohoratua da 1988az geroz, "presuna zuzen" gisa, haren "desobedientzia baitezpadakoa" laudatzen dela-eta. Herria 2005-02-24
Hala irakurtzen nuen gutxienik presaka desagertzen ziren aurpegi haietan eta azaltzeko zailak izan arren nolabait desobedientzia garaile bat adierazten zuten espresioetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 219. orr.
Euren barru ezkutuan hasi ziren, halere, gaiztoak izaten ageriko desobedientzian amildu aurretik, ez baitzen egintza txarra burutuko aurrez gogo txarra izan ez balitz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.
Desobedientzia zibila, greba orokorrak, boikota, eta antzeko borroka moldeak erabiliz. Berria - Mundua 2004-08-28
Gure gizartean hain erroturik ditugun konformismo eta autoritarismoari aurre egiteko gomita da bere ekarpena, baita desobedientzia zibilerako deia ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 133. orr.
Erakundeei diru arazoak sortu nahi dizkiegu desobedientzia zibilaren bidez. Berria - Mundua 2004-02-07
Klasikoen artean desobedientzia kasuak aztertzen direnean kanpoan utzi ohi da Sokratesen heriotza eta beste adibide garbiagoak lantzen dira, esaterako, Antigonaren kasua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.
Desobedientzia ekintza batekin hasi zen gizateria; ez ahal da amaituko obedientzia-ekintza batekin! Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.
Getxoko epaitegiak auziari bidea eman zion, eta «desobedientzia» delitua egotzi zien 39 ikasleri. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
Alderdien legez kanporatzearekin, Euskal Herrian desobedientzia mugimendu bat eratu zen, Europan aurrekaririk ez duena. Berria - Harian 2005-06-17
Sinatzaileak «desobedientzia kanpainarekin» bat egiteko prest egongo lirateke, nahiz eta hori dela eta kartzelara joan behar izan. Berria - Mundua 2004-12-22
«Gobernu desobedientzia» egingo zutela ohartarazi zuten Brusela-Halle-Vilvoorde hautes-barrutiako 22 alkatek, barrutia ez badute banatzen ekaineko hauteskundeen aurretik. Berria - Mundua 2004-02-14
Desobedientzia egin izana ukatu dute Atutxak, Knörrek eta Bilbaok. Berria - Harian 2005-10-27
«Aurrekoetan ere desobedientzia egin dut», azaldu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
Ez zutela, inolaz ere, desobedientzia egiteko asmorik azaldu zioten hirurek epaimahaiari. Berria - Harian 2005-10-27
Hala ere, hilabetez egunean bost euro ordaintzeko zigorra eskatu zuen fiskalak epaitutako bakoitzarentzat, «autoritateari desobedientzia egitea» leporatuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Maria Angeles Montes fiskalak «agintari judizialei desobedientzia egitea» egotzi die Egibar, Larreina eta Morcillori. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
autoritateari desobedientzia (3); baita desobedientzia (3); da desobedientzia (10); da desobedientzia zibila (6); dela desobedientzia (4)
desobedientzia arina (3); desobedientzia delitua (15); desobedientzia delitua egitea (3); desobedientzia deliturik (3); desobedientzia deliturik egin (3); desobedientzia egin (10); desobedientzia egitea (8); desobedientzia egitea egotzi (3); desobedientzia egotzi (3); desobedientzia eta (9); desobedientzia eta erresistentzia (6); desobedientzia larria (8); desobedientzia zibil (3); desobedientzia zibila (59); desobedientzia zibila eta (7); desobedientzia zibilak (5); desobedientzia zibilaren (28); desobedientzia zibilari (9); desobedientzia zibilari buruzko (3); desobedientzia zibilaz (4); desobedientzia zibilean (3); desobedientzia zibileko (4); desobedientzia zibilera (3)
desobedientziari buruzko (3); eta desobedientzia (17); eta desobedientzia zibila (3); ez dela desobedientzia (3); gabeko desobedientzia (3); judizialei desobedientzia (3); otegiri desobedientzia (3); zuen desobedientzia (4)