Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desnibel 1 iz garaiera-diferentzia, koska.

Hemendik harako desnibelak askotan ekartzen baitu neguan han elurra egotea eta hemen ez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 22. orr.

Orduantxe hasten zen mila eta bost ehun metro inguruko desnibela gainditzeko saioa, hain zuzen ere zatirik gogorrena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 205. orr.

Baserria mendi magalean dago eta baserriak egiten duen desnibelaren erabilera azpimarratu du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Milaka metroko desnibel ikaragarri bat igaro, eta haruzkaldeko behere hartan, laino guztien azpiko ezereztegietan, hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora, bere izpiritu eroria, ertz zailenetik abiatuz, hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila, orratz-puntatik orratz-puntarengora.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

2 (errepideetan)

1.800 metroko desnibela du gorantz etapak.  Berria - Kirola   2004-05-07

172 kilometroko etapa gorabeheratsuan, 1.300 metroko desnibela zuen saioan, Herrera mendate bihurria tartean zegoen etapan.  Berria - Kirola   2006-04-07

Etapa bihurria da, laburra, baina 65 kilometro gorantz egiten dituena, 3.700 metroko desnibelarekin.  Berria - Kirola   2004-09-04

Lasterkariek 21 km kurrituko dute, 1215 metroko desnibelarekin goiti buruz.  Herria   2005-04-14

· 8 kilometro eskas ditu eta %6,9ko desnibela.  Berria - Kirola   2004-05-29

Azken lau kilometroek %10etik gorako desnibela dute.  Berria - Kirola   2004-05-07

Azken hiru kilometroak dira tenteenak: %10eko desnibela, %14ko aldatsekin.  Berria - Kirola   2004-05-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batez besteko desnibela (3); desnibela du (3); desnibela dute (3); metroko desnibela (8); metroko desnibelarekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus