Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desmuntatu, desmunta, desmuntatzen (orobat desmontatu g.er.) 1 du ad ataletan desegin.

Hirurehun pieza ezberdinetan desmuntatu eta berrehun kutxatan sartu behar izan zuten berrehun eta hogeita bost tonako estatua.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.

Sutximista berri-berri bat desmuntatzea ekintza kriminala besterik ez zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 191. orr.

Balkoian barreiaturik, DKW motozikleta baten zatiak zeuden, Emiliok desmuntaturik erosi baitzuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Hilabetero desmuntatu eta garbitzen diat atalez atal.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

1976. urtean desmuntatu zuten erreaktore nuklear baten hondakinak.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Gero, inurri-langile saldo bat bailiran, txosnak desmuntatu eta joan egin ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 62. orr.

Artista oro saiatzen duk bere teknikaren mekanismoa desmuntatzen, hura nola dagoen egina ikusteko eta, behar izanez gero, hotzean erabiltzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.

Ez naiz hasiko orain Leireren estrategia desmuntatzen, baina iruditzen zait azken aldi honetan dinamika txarrean sartu garela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ura ardatzen maila baino gorago zegoen, eta zer esanik ez lurrean sakabanatuak nituen motor desmuntatuaren piezei buruz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus