Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desmundu iz mundu ez den mundua.
Kartzelero bakoitza jainkotxo bihurtzen da desmundu hauetan, bere nortasuna sendotu nahian besteekiko agintean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 158. orr.
Holakoxe kontraizanez eta kontrako ertzen bat-egitez egina dago gure desmundu hau; "elurra, zuria delarik, beltza da" esan ohi zen euskaraz ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.
Eta behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.