Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desmobilizazio 1 iz mobilizatuak izan diren militarrak bizitza zibilera itzultzea.

Konfidentzialtasunez jakinarazi zaidanez, horretarako aginduak emanak dira, baina itxarotea erabaki da, ea bitartean Europan egoera argitu egiten den, eta maiatzaren 2ko errebista egin ondoren gauzatu ahal diren desmobilizaziook.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

2 gizarte mobilizazio bat geldiaraztea.

Ekimen bateratu ezak «desmobilizazioa» dakar, dio EAE-ANVk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Garapen profesionala, egungo gatazka egoeran, «desmobilizaziorako tresna bat» besterik ez dela izango uste du ELAk.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan)

Asko ikasi da hiru urteetan: neskak, esaterako, desmobilizazio prozesuetatik at uzten zituzten.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Nazio Batuen Erakundearen haur soldaduen ituna sortu da, desmobilizazio egitasmoak eratu dira hainbat herrialdetan eta haurrak erreklutatzen dituztenak legez jazartzeko bidea ireki da.  Berria - Gaiak   2004-11-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus