Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
'Koherentzia' hitz madarikatua bihurtu da, gure jokaeraren azterketa moduko baten esanahia edo erantsi baitzitzaion; desmitifikatu egin nahi nuke hori. Pako Aristi «Note book», 2005 - 130. orr.
Autoritate karismadun oro desmitifikatu egin zuela eta nahi zuela legearen subiranotasuna, zenbat eta arbitrariotasun gutxiagorekin hobe. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.
Horrela mito berri handiago batekin desmitifikatuta geratzen da mito zahar guztietatik gure historia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.
Frankismoaren kontra aritu ziren hainbaten ibilbidea hizpide hartuta, trantsizioaren heroiak desmitifikatzen ditu idazle katalanak. Berria - Mundua 2006-05-02
Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik, gatibu zeukan xarma hura desegiteko betebeharra neukala sentitu nuen, beraren desiren objektu hura desmitifikatu eta emakume hura benetan zer zen agerian uzteko betebeharra, alegia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Borreroak atsegin ditu borreroei buruzko txisteak; batetik, ogibidea desmitifikatzeko balio dutelako, eta bestetik, umorearen funtsa nork bere buruari barre egitean dagoelako. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.