Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desmilitarizazio 1 iz desmilitarizatzea.

Ipar Irlandaren desmilitarizazioa bizkortzeko.  Berria - Mundua   2004-12-01

Talde armatuen desmilitarizazioa eta su-etenak aztertzen dituen Behaketa Batzorde Independenteak apirilerako txostena aurkeztuko du.  Berria - Mundua   2004-03-28

Azken hilabeteotan, bai kuartel berriaren, bai armak ekoizten dituen ITP enpresaren aurkako elkarretaratzeak antolatu dituzte desmilitarizazioaren aldeko eragile sozialek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Euskal Herriak duen gatazka politikoaren desmilitarizazioan Batasunak «eragile aktiboa» izan nahi duela azaldu du Arnaldo Otegik, Desmilitarizazio sozialaren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

2 (hitz elkartuetan)

Preso eta exiliatuak etxean egoteak erakutsiko luke desmilitarizazio prozesua amaituta dagoela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Horretarako, desmilitarizazio programa bizkor burutu behar du, eta poliziaren ekinbide politikoa bukatu.  Berria - Mundua   2006-03-09

Desmilitarizazio mahaiaren zati bat litzateke hori, eta badirudi baduela alde politikoan jarduteko plangintzaren bat ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desmilitarizazioa bizkortzeko (4); desmilitarizazioa eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus