Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desmilitarizatu, desmilitariza, desmilitarizatzen 1 da/du ad izaera militarra galdu edo kendu.

Alde batetik, matxinatuen egoera desmilitarizatzen zihoan: jada ez zuten beren armen erakustaldi hain nabarmenik egiten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.

Olabarriak torturaren aurkako itun handi bat egitea eta Guardia Zibila desmilitarizatzea ere galdegin zuen.  Berria - Harian   2005-08-12

Ildo horretan eusten diogu Caqueta eta Putumayo departamenduak desmilitarizatzeko proposamenari.  Berria - Mundua   2004-05-07

Nazioarteko ikuskatzaileen lekukotzarekin egingo litzateke trukaketa hori, aurretik desmilitarizatutako eremu batean.  Berria - Mundua   2006-01-29

Guardia Zibilaren kuartela eraikitzea gaitzetsi zuten atzo Barakaldoko jaietako konpartsek, Lasesarreko Auzotarren Elkarteak eta Barakaldo Desmilitarizatzeko Plataformak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

2 (era burutua izenondo gisa)

Bahituak trukatzeko, gune desmilitarizatua eskatu du FARCek.  Berria - Mundua   2004-08-31

Gizarte desmilitarizatu baten alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten udal taldeek mozio hartan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Gasteiz desmilitarizatuan bizitzeko «desira kolektiboa».  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus