Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desmartxa 1 iz ipar urratsa, zuzemena, gestioa.

Behin, ausartu nintzen nire kasu administratiboaren aipatzera... eta desmartxa guziak egin zituen nire laguntzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Gure aspaldiko xedea betetzerat zoan, mila urrats eta desmartxa berea emaitekotan ziren, bai diru aldetik eta bai legezko gorabehera eta tratuen aldetik.  Herria   2003-09-18

Aurtengo hau nahi izan dugu Xiberoan antolatu, han gaindi abiatua baitugu urte bat eterdi huntan desmartxa berezi bat, hango herriko etxeetan euskararen erabilera egin ahala sustatzeko asmoz.  Herria   2005-05-12

Apezpikuen eta barne ministroaren desmartxa horien berri eman zion Batikanok Baionako apezpikuari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 110. orr.

Diote haatik euskal selekzioaren alderako desmartxa hau ez dela bertze selekzioen aurkakoa.  Herria   2003-05-29

Jendeak desmartxa orokor batean lagundu beharko ditu beren urrats desberdinetan: plantatze xede, sozietate egite,..  Herria   2001-07-05

Bastimendu egokiago batean haatik, hain segur Larzabalen, eta horri buruz ari dira desmartxetan.  Herria   2001-05-24

Hara zergatik kar handiarekin ari diren hangoak bretoiera berreskuratzeko eta azkartzeko desmartxetan.  Herria   2001-09-27

2 (hitz elkartuetan)

Euskal munduko edozein langile sokorrituko zuen bestalde, mila gisetarat, bere beribileko zerbitzuak eskainiz, ezagutzak eginaraziz, edo bidaiak, diru desmartxak eta holako.  Herria   2001-11-15

Gure iduriko, inportanta da kalitate desmartxa horien ezagutaraztea.  Herria   2003-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desmartxa orokor batean (6); eta desmartxa (3); jendeak desmartxa orokor (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus