Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desmadratu, desmadra, desmadratzen da/du ad adkor (norbait, zerbait) bere onetik atera, neurria galdu edo galarazi.
Matiasi iruditu zitzaion soinekoko loreak erabat desmadratuta zituela ordurako, eta lore batzuk zituela ukondoetatik zintzilik eta beste batzuk emakumearen aurpegia jaten ari zirela eta sudurretatik sartzen ari zitzaizkiola. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 52. orr.
Han zeuden ikusle ordurako desmadratzen nahiz odolusten hasiei fin portatzeko esateaz ahaztu gabe, isiltasun eta errespetu osoz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 140. orr.