Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deslotu, deslot, deslotzen 1 du ad loturik dagoena askatu.

Bakarrik deslotzen diren zapatek bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 128. orr.

Bagoia aitzina doa, hemen lotua, han deslotua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Lapak harkaitzetarik deslotzeko erabiltzen zuen eta, atorra azpian, gerrikoari loturik zeraman ganibetaren giderra hunki zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 223. orr.

Esku batek paretako bi taula deslotzen eta kentzen ditu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.

Annyk eskuak deslotu ditu eta belauna askatu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Bere aitari usu aipatzen zion; bainan hau ezin deslot alaba maite horren ganik!  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 214. orr.

2 irud/hed

Errexago da funtsean bihotza aberri irabazle batetik deslotzea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

Inork ere ez dik oroimenaren korapiloa deslotzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus