Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deslokalizatu, deslokaliza, deslokalizatzen 1 du ad deskokatu.

Elikagaia egun deslokalizatua dago, hots, tradizioz zegozkion sorterri, lantze tradizional eta gorabehera klimatikoetatik deserrotua, deskonektatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

2 enpresez eta kidekoez mintzatuz, deslokalizazioa egin.

Helburua ez da enpresak deslokalizatzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Enpresak deslokalitzea ez duela galaraziko, baina AEBetan geratzen direnei pizgarriak emango dizkiela.  Berria - Mundua   2004-10-24

CCOOko arduradunak kritikatu zuen zerbitzuak deslokalizatzen ari direla enpresa asko: «hemengo erabiltzaileen deiak doan desbideratu eta Vodafone, UNI2 eta Atentoren moduko konpainiek Argentinan eta Marokon ezarri dituzte zentroak, hango langileei askoz gutxiago pagatzen baitiete».  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Enpresa «gero eta gehiagok», soldata baxuagoak ordaintzeko, ekoizpena deslokalizatzeko hartu dituzten erabakiak direla-eta, «ezinegona» aipatu du Legebiltzarrak.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus