Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deslaitu, deslai(tu), deslaitzen 1 da ad deslai utzi.

Gure gogoak ezin du, ordea, hura berriro gomutaratu; gure bizitzan geraldi bat gertatu baitzen eta mugimendu guztiak sentimenetatik noranahi deslaitu baitziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 213. orr.

Eta lotan, hala ere, gure lohadarretan zehar zabalduriko lehenkiak ez dira mugida sentikorretatik urrun deslaitzen, gizakume itzartua bere buruaz birjabetzen baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) ik deslai 2.

Elkarrekin afaltzera joanda, bada, futbolari famatuak horrela galdetu zion bere lagun deslaituari: [...].  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 54. orr.

-Zergatik duzu itxura deslaitu hori eta zer dira soinean dituzun zarpa horiek?  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus