Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizitza arrasto bat da, klarionaz egindako marra estu zuri bat, eta geu orekari hauskorrak besterik ez gara; behean, zain, amildegia dago edo itsas sakona edo basamortua edo zauriaren izena; eta inor ez da libratzen, lagun, deskuidu txiki bat izatetik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.
Hori bai, deskuidu santu batean eskola ez balego arestian esan dudan bezain ondo, eta, jakinduria deskargatzeaz gain ikasleen interesa pizteko erantzukizuna ere guri balegokigu, orduan onartu beharko litzaidake gelan umorerik sekula erabiltzen ez duen irakaslea ez daitekeela irakasle ona izan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.
Homosexualen aurkako legezko ehizak ehiztari zintzo bihurtua ninduen: harrapakinaren deskuidu baten zain-zain egoten nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 64. orr.
Hemen jendea beldurrarekin bizi da, ustekabean bezala sentitzen da bizirik, bizitzea heriotzaren deskuidu bat balitz bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.
Ez zuten deskuidu batean ezer apurtzerik nahi. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 173. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Deskuido batean ezkerreko hankako behatza motortzerrarekin ebaki, eta eskuinarekin txingoka nabil, bi makuluren arrimoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.
Baina bai pega-pega eginda dantzatzen zela eta lehenengo deskuiduan atzaparra bragetara bota ziola. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 148. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Nire babes-ahalmenen ahuldadeaz oharturik, nire deskuidua baliatzeko, alegia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Barkamena eskatu nion nire deskuiduagatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 26. orr.
Gorroto latza ez ezik, deskuidu ederra daukate horrela mintzo direnek. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 33. orr.
Filosofiak filosofia, eta entretenimendu solasak entretenibide, bai esan daitekeela gezur-deskuidu handirik gabe, eguratsa egurasteko eta egurasgarri dugula benetan euskaldunok. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 148. orr.
Dena dela, deskuiduan Iturbidek ez badizu esan, nik esaten dizut orain. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 134. orr.
Ez dakit zertan zabiltzan hemen, beharbada deskuiduan zaude, baina horrela ez bada, zer edo zer nahi bazenu nigandik, jai duzu, aspaldi eman genituen amaitutzat gure harremanak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.
Jarraian korridore batera zoaz, gillotina-leiho baten aurrean, eta deskuiduan urrezko haginik ote duzun galdetzen dizute. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Eta guztiz endredatuta nagoenean problemaren amaraunean, tak!, deskuiduan bezala, bere desira ezkutua adierazten dizu naturaltasun osoz.. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 60. orr.
Deskuiduan arazoren bat badu, ekarri nigana berehala Orduantxe, deskuiduan bezala baina asmo sendoa agertuz, nire gorputza mahai gainean jarri eta, mahaiaren ertzari oratua zuen eskua azpian hartu nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Gauza bat esango niola gainera, ongi kontuan hartzeko: deskuiduan dena gaizki ateratzen bazen, preparatzeko; obispoaren ondoan ikusi nahi nuela, eta hormaren kontra! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.
-Hor behean aitona xahar bat dagoelako gurpil-aulkian, bere Potto ikusi nahi duela, bere Potto ikusi nahi duela builaka... ez haiz ba hi izango, deskuiduan? Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 78. orr.
-Harroputz halakoa!-zu bai bizi! deskuiduan ez duzu ba jacuzzia ere izango? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 39. orr.
-Deskuiduan inork ikusi bazaitu, jende artean ikusiko zintuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 76. orr.
Harry konturatu zen Slytheringo egongelarako bidea deskuiduz galdetu zioten Ravenclaweko neska zela hura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 216. orr.
Baina airean zegoenean, kalatxori edo aztore baten antzera hegan, galdu egin zen bat-batean geure begien bistatik, desagertu, itzuri; deskuidoz edo propio, ez dago jakiterik, baina, era batera zein bestera, aienatu, ostendu egin zen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
Deskuido batean irabazten badut, urte guztia izango dut lana bukatzeko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 64. orr.
Eta, deskuidu batean, baldin epaimahai iparrik gaberen batek gure ipuina sarituko balu, [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.
Eta, deskuidu batean, baldin epaimahai iparrik gaberen batek gure ipuina sarituko balu, ez dugula Dontsu Etxetik kanpoko inor barregarri uzteko eskubiderik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.
Hori bai, deskuidu santu batean eskola ez balego arestian esan dudan bezain ondo, eta, jakinduria deskargatzeaz gain ikasleen interesa pizteko erantzukizuna ere guri balegokigu, orduan onartu beharko litzaidake gelan umorerik sekula erabiltzen ez duen irakaslea ez daitekeela irakasle ona izan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.
deskuido batean (4); deskuidoa izan (3); deskuidu batean (3); deskuiduan bezala (3); deskuiduan ez (4); deskuiduan ez ote (3); eta deskuiduan (3)