Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskuidatu, deskuida, deskuidatzen 1 da ad arreta galdu, behar adina kontu ez egin, oharkabetu.

Aztore otzanenak ere, deskuidatuz gero, begiak eratziko dizkizu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Deskuidatu eta, taka, bi zentesimagatik moztu ninan gaizki.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.

Distantzia gordetzen zuen, hotz tratatzen gintuen, deskuidatuta ere ez zigun eskua ematen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Eta, ziur egon: ez dira deskuidatuko!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.

Ez deskuidatu, beraz, lizar-gara eta garañoei punttak traskailtzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

2 irud/hed (baldintzazko esaldietan)

Baina, deskuidatzen bada, hurrengoan bera erreko diagu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Deskuidatu hadi eta bide horretatik azkenean zurdo bukatuko duk.     «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Deskuidatuz gero, Donostiaren erreketa garaiko trasteak egongo ziren han.     «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Deskuidatzen bahaiz, bera duk egileetako bat...     «Kuskue tanden», 2004 - 214. orr.

Deskuidatzen bazara filologoa da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.

3 nahasi.

Deskuidatu egin nintzela esanez eskegi nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

-Ez, deskuidatu egin zara.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 129. orr.

Eta gu okerreko etxean, deskuidatuta, gure tarrapatakan!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Ez, ez dira deskuidatu, jakinean eman dute kolpea, eta jendea ere jakinean aukeratu dute, euskarari ahalik eta kalterik gehien egitea helburu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

Geologiaz ez dakit ezertxo ere eta deskuidatuta egon naiteke beraz, baina oso behartua eta sinesgaitza iruditu zitzaidan argumentuko aitzakia hori, herria eraiste eta berreraikitzearen ingurukoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus