Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakurle eta beharbada bihar lur berrien deskubritzaile izanen zaren horri, utzadazu hemen kontseilu batzuen emateko lekua. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 97. orr.
Edo, hobeto, etxe horren deskubritzaileaz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 16. orr.
Literatura arrotzen ederraren deskubritzaileak (Calderón, etab.). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 179. orr.
Orduan ailegatu ziren mundua zabaltzen ari ziren deskubritzaileak, eta erlijiosoak, eta zientzialariak, eta militarrak, eta kolonoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.
· Bidaiantak isilik zeuden, berak ere larru zurikoak baitziren, beharbada' "deskubritzaile" eta kolonizatzaileen umeen umeen ondokoak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 122. orr.