Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garaipen hori espazioaren konkistarekin edo gurpilaren deskubrimenduarekin konpara liteke gizateriaren historian. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.
Irlaren deskubrimendu eta kolonizazioaren historiaz eta han instalatutako lehen familiez hitz egin zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 111. orr.
1947an hasten da kontakizuna, bonba atomikoa sortu zuen talde berak beste deskubrimendu are ikaragarriago bat egiten duenean. Berria - Kultura 2004-01-23
"Deskubrimendu" hitz horri, ordea, komatxoak jarri dizkiogu guk, bai baitakigu Vitruvio ez zela erabateko ezezaguna inoiz izan Erdi Aroko kulturarentzat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.
Nerabe batentzat deskubrimendu gutxi daude bere gorputzarena eta sexualitatearena baino garrantzitsuagoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.
Arriskuak alde batera utzi eta egin berria nuen deskubrimenduan murgiltzea erabaki nuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.
Hatzak kliskatzen zituen, sekulako deskubrimendu zientifikoa egin izan balu bezalako pozez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.
Guretzako deskubrimendu itzela izan zen: hain guapoa eta euskalduna! zoritxarreko deskubrimendua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 25. orr.
Meatze-zulo hori ikusita, liluratuta geratu da, hau bai deskubrimendua! Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.
Berak mandoen berri izan zueneko «deskubrimendu» sentsatzioa ikusleari helarazi nahi izan diola gaineratu zuen zuzendariak, «oso jende gutxik dakielako mandoek kokaina nola garraiatzen duten. Berria - Kultura 2004-09-24