Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskriptibo izond deskribatzailea.

Gehienak artikulu deskriptiboak izaten ziren, laburrak eta sinpleak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 95. orr.

Enuntziazio deskriptiboa izango litzatekeela medikuntza-diskurtsoan agertzen diren formulazioetako bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Hiztegi historikoa eta deskriptiboa, toki eta mota guzietako euskal hitz-ondarea biltzen duena.  Herria   2005-11-24

Esaldi baloratiboak eta deskriptiboak txandakatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Lehenengo jarduera deskriptiboa da; bigarrena, aldiz, preskriptiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Zein da kontua, literaturaren funtzio deskriptiboa versus funtzio kritikoa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Esan behar da, gainera, Baudouin de Courtenay-ren jarrera esplikatzailea dela deskriptiboa baino areago. gauzen gaineko arreta ia deskriptiboa edo naturalista.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Maila errealista-deskriptiboa utzi eta sinboliko-ideologiko hutsean ari baita egilea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus