Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konstruktibista sozialen ikerketek izaera deskribatzailea dute, eta arrazoiketa arau-emaileari ez diote lekurik egiten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.
Erakunde politikoen zientzia, deskribatzailea da funtsean, baina oso ondo har dezake kontuan batzuetan historiaren aldetiko ikuspegia, bere batasunari kalterik egin gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 110. orr.
Agian gertuago leudeke sofista batzuk estilo deskribatzailetik arau-emailetik baino. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.
Hizkuntz mailak, hala nola fonemika, morfologia, edota sintaxia, gramatikak egiteko eskaintzen diren tresna deskribatzaileak dira batez ere. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.
Horrela, AND eragilearen aurreko eta ondorengo deskribatzaileek dituzten sarrera guztiak eskuratuko dituzu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.
NOT erabiltzen da, deskribatzaileren bat kendu nahi denean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.
Dena dela, bilaketa ez da deskribatzaileen bitartez bakarrik egiten; idatz dezakezu edozein termino arrunt. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.