Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Keinu deskribaezin batek desitxuratzen zuen haren aurpegia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 288. orr.
Gorputz guzian, jantzietan eta oroz gainetik larruan, denetan sartua, errotua zitzaion usain higuingarri eta deskribaezin hura. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 183. orr.
Hura jasotzean, a zer nolako poz deskribaezina... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 242. orr.
Rasputinek beste ikur batzuk aurkitu zituen orduan: aurrekoaren antzekoak batzuk, antzemangarriagoak besteak -zuhaitzak, adibidez-, eta baita bitxi eta deskribaezinak zirenak ere. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 127. orr.
Orduan sentitu nuena deskribaezina da. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Baina, ai, nola deskriba deskribaezina...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.