Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Presaka hitz egiten zuen emakumeak, gertakizun desatsegin hartaz jardutea deskortesia irudituko balitzaio bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Deskortesia batek ez zuen inoiz mintzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 73. orr.
Badakin Danelek ez dituela horrelako deskortesiak barkatzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.
Amorraturik dago, sekula ez diote-eta hain deskortesia zabarrik erakutsi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Gabrieli burutik pasatu zitzaion Ivors andereñoa ez zegoela han eta deskortesiaz alde egin zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.
Norak ez zion deus esan, ez zion deskortesiazko jokabideaz konturik eskatu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.